Title Image

Itsasoko muskuilua

Itsaso zabalean hazia

EZAUGARRI BERDINGABEAK

Kantauri itsaso zabalean hazteak aparteko muskuilua eskaintzen digu.

ITSAS ZAPOREA
IZAERA BASATIA
TESTURA MAMITSUA
ERRAZIOETARAKO

ITSASOKO MUSKUILUEZ GEHIAGO JAKIN NAHI DUZU?

Ezagutu 7 arrazoi AMARRA, itsasoko muskuilua, probatzeko

ITSASOTIK ZUZENEAN

Gure muskuiluak itsaso zabalean hazten dira, olatu, denborale eta itsasaldiak handiak eta korronteak indartsuak diren gunean; eta horrek zapore eta testura paregabea ematen dio produktuari.

Ingurumen konplexu horrek bertako urak garbitzen ditu eta muskuiluak itsasotik jaso bezalaxe ontzietan sartzea ahalbidetzen digu.

Horrela, gure kostako uren zapore bereizgarria duen muskuilua eskaintzen diogu merkatuari.

BALDINTZA GOGORRENEI AURRE EGITEKO INSTALAZIOA

AMARRAN munduan beste inon ez bezalako instalazioa diseinatu dugu, Kantauri Itsasoko egoerarik gogorrenetan ere ekoiztu ahal izateko.

Itsasaldiei aurre egiteko ainguratze-tren sendoa eta iraunkorra eta flotagarritasun handiko buiak dituen instalazio berritzaile hau AMARRAKO arloko teknikarien, AZTI itsaso eta elikagaien berrikuntzan aditu den teknologia zentroaren eta Espainia eta Portugalgo muskuilu ekoizle esperientziadunen arteko lankidetzaren emaitza izan da.

Este sitio web utiliza Cookies propias para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de página web. Cómo configurar

Webgune honek berezko eta hirugarrenezko cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.Cookie Politikari buruzko infomazio gehiago hemen

Itxi